Bizitza ardatz

Guk gurea eraiki genuen bezala, zure familia-proiektua eraikitzen laguntzen dizugu, hurbiltasunarekin, esperientziarekin eta guri lagundu diguten profesionalen sarearekin.

Kontaktua

GURE ESKARMENTUA

Elma gara. 

Urteetako ezintasunaren aurrean haurdunaldi subrogatuak gure alaba Elen besarkatzeko aukera eman zigun (une honetan bere anaiaren esperoan gaude).

Guzti horretan lagundu ahal izateko sortzen da ELMA: bide hau aukeratzen dutenei lasaitasuna eta konfiantza eskaintzeko asmoz. 

Horregatik sortu zen Elma: bide hau egingo duten familiek lasai eta segurtasunez egin dezaten.

Nola lagundu zaitzakegu?

01

Bizitako esperientzia

Gurasoekin hitz egingo duzu, ez komertzialekin.

02

Egiaztatua izan den konfiantza

Gurekin lan egin duten profesionalak bakarrik dihardute gurekin.

03

Koste gardentasuna

Prozesua hasi aurretik aurrekontua ongi xehatua.

04

Arreta pertsonalizatua

Euskara, gaztelania edo ingelesez tratatua izateko aukera

05

Konpromezu etikoa

Eramaile eta bere familiarekiko erabateko errespetua.

Zergatik aukeratu Elma?

Eskuen keinuekin hitz egiten duten pertsonak

Hasierako orientazioa

Argitasuna lehen egunetik: aurrez aurreko bilera (online) zure egoera ulertzeko eta amaordetzako aukerak azaltzeko

Estetoskopioa medikuaren mahaian

Profesionalekin elkarlana

Aurreztu denboran eta nahigabeetan: prozesuan urte luzez lanean diharduten adituekin lan egiten dugu; mediku, abokatu, psikologo eta abar.

Giza irudien siluetak egurrezko gainean elkartuta.

Laguntza emozionala

Benetako laguntza, ez dugu informazioa bakarrik ematen: prozesua bizi izan duten familiekin solasaldiak, bi hizkuntzetan, psikologoen aholkuak hala behar balitz.

Gida praktikoa

Prozesua guztia antolatzeko plangintza, kontratuak, zitak gogorarazteko agenda pertsonalizatua edo bidaiatzeko aholkuak.

Haurtxoaren eta helduaren eskuak elkarrekin

Umea jaio osteko jarraipena

Aurretik dena ongi bideratuta, ustekabekoentzako lekurik ez: erregistro zibilerako laguntza, pasaporteak lortzeko eta etxera bueltatzeko babes osoa.

Maiz egiten diren galderak

Non burutzen da prozesua zehazki?

Prozesu guztia Estatu Batuetan burutzen da, ongi arautua dauden kliniketan. Bertan, haurdunaldi subrogatuaren inguruko ingurumen goxoan murgilduko zara, baita lehen mailako osasun sistema batean ere. Estaldura juridikoa : Estatuko legeriak haurdunaldiaren eta jaio aurreko seme-alaben aitortza onartzen dituen aginduak aurreikusten ditu. Osasun segurtasuna : laborategi akreditatuak, kontrol etiko zorrotzak eta haurdunaldiaren gertuko jarraipena; munduko materno unitate onenen mailakoa. Guzti horrek bai gurasoentzat baita eramailearentzat ingurumen egoki eta lasai bat sortzen laguntzen du.

  • Estaldura juridikoa: Estatuko legeriak haurdunaldiaren eta jaio aurreko seme-alaben aitortza onartzen dituen aginduak aurreikusten ditu.
  • Osasun segurtasuna: laborategi akreditatuak, kontrol etiko zorrotzak eta haurdunaldiaren gertuko jarraipena; munduko materno unitate onenen mailakoa.

Guzti horrek bai gurasoentzat baita eramailearentzat ingurumen egoki eta lasai bat sortzen laguntzen du.

Zergatik burutzen dugu prozesua Estatu Batuetan?

Lehenik eta behin esan behar da Elma osatzen dugunok bertan burutu genuela prozesu guztia, baita bide honetan laguntzeko zortea izan dugun pertsona eta familiek ere. Esparru juridiko eta klinikoa ongi ezagutzeak, ondorengoa eskaintzen lagundu gaitu:

  • Konfiantza sarea. maila eta kalitate altueneko abokatu eta mediku sarearen laguntza izango duzu prozesu guztian zehar.
  • Koste gardentasuna ongi egituratutako aurrekontuak; azken uneko ustekaberik ez egoteko.
  • Egiaztatutako emaitzak jaiotako ume osasuntsuek eta bizi izandako esperientzia positiboek baieztatzen gaituzte.

Beste era batera esanda, dagoeneko arrakastaz ibili dugun bide bat jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

Baimenduta al dago atzerritarrentzat haurdunaldi mota hau Estatu Batuetan?

Bai. Edozein nazionalitateko borondateko gurasoek haurdunaldi subrogatuaren bidea hartu dezakete, beti ere berme guztiekin egiten bada.:

  1. Prozesua bideratzeko kontratu bat sinatzen da, bi aldetako abokatuek idatzia.
  2. Jaio aurreko agindua epai batek baieztatua izaten da, ondoren arazorik ez suertatzeko.
  3. Estaldura medikua eta aseguruak modu egokian sinatu eta bideratzen dira.

Pausu guzti horiek aurrera eramanda, umearen jaiotza eta erregistroa inongo arazo legalik gabe burutzen da.

Zenbat irauten prozesuak hasten denetik amaitu arte?

Prozesu guztiaren iraupena faktore askok baldintzatzen badute ere, dena ongi joanda 12 eta 18 hilabete arteko iraupena izan dezake. Hala ere, esan bezala, azterketa medikuak egitea, enbrioa sortzea, borondatezko gurasoekin bat datorren eramaileak topatzeak data horiek laburtu edo apur bat luza dezakete.

Nire/Gure material genetikoa eman al dezaket/gu?

Noski. Klinikako laborategian ondorengoa egin daiteke:

  • Emakumeari obuluak atera enbrioia sortu ahal izateko. Klinikan bertan egiten da prozesu hori. (Norberarena edo hirugarren batena).

  • Aitaren espermatozoideak atera (norberarena edo hirugarren batena).

Gerta daiteke bikote edo pertsona askok, bai gizonezko eta bai emakumezkoak, haien material genetikoa eman dezaketela ez jakitea. Gainera, haietako batek bakarrik ematen badu, hirugarren batena erabili ahal da. Guzti hori segurtasun legal eta pribatutasun guztiarekin egiten da.

EU

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko eta guneak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, gure cookien erabilera onartzen duzula esan nahi du.

Onartu guztiak Onartu Beharrezkoa Bakarrik